IKT(Informazio eta Komunikazio Teknologiak):
Teknologia Berriak gizartean daude. Mundu edo gizarte digitalizatuan aurkitzen gara. Teknologia hauek izugarrizko indarra hartu dute gure eguneroko bizitzan. Komunikazioa guztiz aldatu da, gero eta teknologia gehiago ikusten da eta etengabe aldatzen ari da.
Informazio eta Komunikazio Teknologien zabalkuntzak erabateko aldaketa eragin du pertsonen prestakuntza‐premietan eta hezkuntza-prozesuan.
Ikasleak heztea eta bizitzarako prestatzea badu helburu eskolak, Teknologia Berrietan ere hezi behar dira, horien beharra izango baitute eguneroko bizitzan.
IKTak hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu eta ongi erabiliz gero, hobekuntza nabarmena lortuko litzateke. Gakoa ongi erabiltzean dago.
Etorkizunak ez du mugarik hemen. Eta nahitaez, Teknologia Berriak eta hezkuntza erlazionatuta daude.
Floreaga Ikastetxean duela urte batzuk hasi ginen IKT proiektua aurrera eramaten; Haur Hezkuntzatik hasita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte eta pixkanaka-pixkanaka proiektua sendotuz doa. Urte hauetan urrats hauek eman ditugu: Lehenik, teknologia geletara hurbildu; bigarrenik, baliabideak irakatsi; eta hirugarrenik, Teknologia Berriak eguneroko jardueretan txertatu.
Gaur egun, smartphoneak, tabletak, ordenagailuak,… tresna arruntak dira arlo guztietan: etxean, lanean eta aisialdian.
Era berean ordenagailuak eta arbela digitalak eguneroko tresnak bihurtu dira Floreagako geletan: informazioa bilatzeko, entzun, ikusi eta idazteko, lan idatziak eta aurkezpen digitalak egiteko, elkarlanean aritzeko, posta elektronikoak bidaltzeko, liburu digitalak erabiltzeko, gure ikastetxeko web orria ikusteko, Educamos plataforman ordutegiak, notak, etabar, kontsultatzeko…
Erreminta hauei esker, klaseak dinamikoagoak eta erakargarriagoak bilakatzen dira eta gure ikasleek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatzen dute. Beraz, IKTak baliabide praktiko, erabilgarri eta baliogarriak bihurtzen dira ikasle eta irakasleentzat.
Hemen gure ikasleak IKT lanetan.
Hitzak: Maribel García
Argazkiak: LHko tutoreak
Utzi erantzuna