Urteroko usadioari jarraituz, otsailaren 4an, Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak kalera atera ginen jendeari abesteko asmoz.
Goiz osoan kalean zehar ibili ginen kantu kantari eta oso giro atsegina sortu zen nahiz eta, azkenerako nekatuta egon eta eztarriak erdi itxita bukatu. Ondoren, ikastetxera itzuli ginen eta bertan LH eta DBHko ikasleak eta irakasleak zain genituen guri entzuteko. Ekitaldi honi amaiera emateko Haur Hezkuntzako patioan bildu ziren gurasoei abestu genizkien hainbat kopla eta abesti.
Orokorrean, esan daiteke, denok gustora ibili ginela eta diru mordoxka biltzeko aukera izan genuela.
Arratsaldean DBH 4. mailako ikasleak aritu ziren kantari eta iluntze aldera Gazteak eta Garapena taldea.
Aurten egueraldia ondo portatu zaigu, ea datorren urtean honelako zortea izaten dugun.
Bildutako dirua “Beningo umeei” bidaliko zaie. Mila esker zuen laguntzagatik.
Argazkiak: Maje Zubizarreta, Janire Sudupe eta Miren Astigarraga.
Utzi erantzuna