Joxepo, Poxpo eta Poxpolin baserri batera iritsi dira, mendian galduta, iparrotza amildegire erori ondoren … Baserritarrak ez ditu han onartu nahi, baina kanpin denda kokatu eta hantxe gelditu dira, beldurtuta, goseak eta loguraz …
Baina baserrian gauza arraroak gertatzen dira … errota geldirik egon arren, baina baserritarrak irina dauka, … haitzulo arriskutsu bat dago hantxe bertan … Mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu pixkanaka: lamia, galtzagorria, akerbeltz, Mari, … Izan ere baserritarra berez Basajauna da.
Poxpo haitzulora erotzean, Mariren magia guztia beharko da, berriro gure lurrera ekartzeko.
Inazitoren pianoa, kantu, txiste, malabarismo eta dantzen artean … zoragarri pasatu dugu ordubete Floreaga ikastetxeko Don Bosco aretoan, Txantxalgara taldeko pailazoekin, gure istorioak gogoratuz (Gure mitologiaz ahaztu al gara?) eta Ama Lurra errespetatzen ikasiz.
Don Bosco eguna, urtarrilaren 31, ospatzeko modu bikaina!!! Mila esker Txantxalgara taldeari eta emanaldia antolatu duen Floreagako IGEri!!!
Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna