Abenduaren 21ean arratsaldeko hirurak aldera gizon bat Floreagako aldapa igotzen ikusi genuen. Itxuraz, nekatuta eta bizkarretik zintzilik zeraman bere zakua, bizar zuria eta txapel beltz bat. Urtero bezela hutsik egin gabe, On Bosko antzokira iritsi zen OLENTZERO!
Haurren aurpegiak irribartsu ageri ziren, begiak ñir-ñir, bihotzak taupa-taupa eta eskuak geldi ezinik barnean zeramaten ilusioa eta urduritasunaren seinale.
Olentzero oso jator portatu zen haurrekin. Beraiekin hitz egin eta haurrak aditu ondoren maila bakoitzari opariak banatu zizkion. Berriro ere, gure Olentzerori bere eskuzabaltasun eta bihotz xumea eskertu nahi dizkiogu. Mila esker Olentzero!
Abenduaren 22an aldiz, Ekialdeko Errege Magoak Baztartxo antzokira etorri ziren. Bide luze eta nekagarri baten ostean gure haurrek eskainitako, dantza, abesti, bertso… entzuteko aukera izan zuten. Horretaz gain , mailaz maila igo eta banan-banan gure eskutitza ere eraman genien Erregeei. Beraiek hain esker onekoak izanda, goxoki batzuk eman zizkiguten goiza alaiago pasatzeko.
Amaieran Erregeak agutzen hasi ziren eta haurrek beraien eserlekuetatik oihukatzen zuten: EKARRIKO??? Ea ba, aurten ere ondo portatzen zaizkigun gure Erregeak!
LHko handienek ez zuten Erregeen bisitarik izan, baina Gabon giroan ospatu zuten oporren hasiera. Abenduaren 22an On Bosko antzokian, pelikula ikusi ondoren, taldeka Gabonetako abestiak abestu zituzten, ondoren Christmas eta bertso lehiaketako sari banaketa izan zuten.
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON FLOREAGA OSATZEN DUGUN GUZTION PARTEZ!!!
Argazkiak: Floreagako irakasle taldeak
Utzi erantzuna