2015eko azaroaren 10ean, Floreagako LH 4.B gelako ikasleak San Jose Egoitzara joan ziren bisita.
Ikasleak arratsaldeko lau eta erditan eman zioten hasiera emanaldiari. Hasteko Aurreskua, ondoren bertsoak, gero txirulaz pieza bat jo zuten eta, ikuskizunari amaiera emateko, beraiek prestaturiko koreografiaz egungo musikak dantzatu zituzten. Arratsaldeko 5ak aldera, ikastetxeko beste ikasle batzuek egindako eskulanak (karpeta dotoreak) eta bonboi batzuen banaketari ekin zioten. Honetan ere, 9 urteko artistak izan ziren bertako egoiliarrei opariak emateko arduradunak.
Ikastetxera itzuli aurretik, San Jose egoitzakoek prestatutako askaria hartzeko aukera izan zuten.
Gabonetarako, LH 4Akoak izango dira bisitariak.
Hitzak eta argazkiak: Juan Carlos Orodea
Utzi erantzuna