Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2013-2014 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Saioak larunbat goizetan, 10:00etatik 11:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira. Lehenengo saioa abenduaren 12an izango da. PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren … [Read more...]
Archives for azaroa 2015
ANTZERKI TAILERRA
Sukaldaritza tailerrak izan zuen arrakasta ikusita, oraingoan, antzerki tailerrarekin ausartuko gara. Gure txikien irudimena eta trebeziak lantzeko antzerki jolas tailerra eskeiniko dugu. Goiz dibertigarri bat pasatzeko aukera izango dugu lagunekin. Jarduera LH1 eta LH2 ko ikasleei zuzenduta dago eta 6 euro ordaindu beharko dira. Azaroaren 21ean izango da, 11:00etatik … [Read more...]
SAN MARTIN EGUNA
Azaroaren 11 Azkoitian egun garrantzitsua da. Ohiturak dio San Martinera igo behar dela kanpaia jotzera. Gure ikastetxeak ere parte hartzen du jardurera polit honetan. Ondo gosalduta etorri dira gure txikiak eta dinbi-danba aritu dira Azkoitiko herritik entzuten zirelarik kanpai hotsak. Haur Eskolakoak ere ez dira gutxiago izan eta kanpaia jotzeko aukera izan dute ikastetxeko … [Read more...]
ZAHAR EGOITZAN
2015eko azaroaren 10ean, Floreagako LH 4.B gelako ikasleak San Jose Egoitzara joan ziren bisita. Ikasleak arratsaldeko lau eta erditan eman zioten hasiera emanaldiari. Hasteko Aurreskua, ondoren bertsoak, gero txirulaz pieza bat jo zuten eta, ikuskizunari amaiera emateko, beraiek prestaturiko koreografiaz egungo musikak dantzatu zituzten. Arratsaldeko 5ak aldera, ikastetxeko … [Read more...]