Zer da eta nori dago zuzendua?
Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2013-2014 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua.
Noiz eta nola izango dira saioak?
Saioak larunbat goizetan, 10:00etatik 11:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira.
Lehenengo saioa abenduaren 12an izango da.
- PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren 12an)
- ESPERIMENTAZIOA. (Otsailak 13an)
- PSIKOMOTRIZITATEA. (Apirilak 2an)
- ESPERIMENTAZIOA. (Ekainak 4an)
Saioen gidaritza eta ardura Haur Eskolako bi hezitzaileen esku egongo da.
Haur bakoitzeko, guraso bat etorri ahal izango da.
Non eman behar dut izena?
Izen-emate epea azaroaren 27a arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan.
Saioaren prezioa: 3 €.
Taldea osatzeko gutxienez 8 haurrek eman beharko dute izena eta gehienez 20 umek parte hartu ahal izango dute.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA!!!
Utzi erantzuna