Kaixo, guztioi!
Guk Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea osatzen dugu. DBH3 eta DBH4-ko 22 neska-mutil gara.
Jakin nahi al duzue zergatik aukeratu dugun Eguzkilore izena taldearentzat? Bada gure funtzioa euskal kulturan Eguzki loreak duenaren berdina da: BABESTEA. Eguzkilorea etxe sarreretako ateetan jartzen da etxea eta etxekoak babesteko gaitz guztietatik. Gure helburua EUSKARA BABESTEA eta euskararen erabilera bultzatzea da. Horretarako dagoeneko lanean ari gara: kartelak hitanoan ( hika) jarri ditugu, Euskararen Egunerako ginkana prestatzen dihardugu….
Gogoratu zuen iritziak eta ideiak esku zabalik jasoko ditugula. Beraz, animatu eta jarri harremanetan gurekin. Ea guztiok izaten garen Floreagako Eguzkilore!










Utzi erantzuna