NATURA DUGU IRAKASLERIK ONENA
Ez gara disimuluetan ibiliko! Egun zoragarria pasa genuen Pagoetako Parke Naturalean!
Dena esan behar bada eguraldiak ikaragarri lagundu zigun. Goiz goizetik, fresko zegoen arren, antzeman genion aldeko izango genuela eta benetan eskertu genuen eguzkiaren epeltasuna egunean zehar.
Arduradunek prestatua zuten ibilbidean zehar (4,4 km) aurrez aurre ikusi, ukitu, entzun ahal izan genituen iaz paperean besterik ikusi ez genituen ekosistema ezberdinetako osagaiak. Dena jolas moduan landu genuen eta erdi ahazturik genituen hainbat konturi hautsa kentzeko aukera izan genuen: zerk osatzen duen ekosistema bat, elika-kateak eta elika-sareak nola osatzen diren…
Eta hori guztia paisaia zoragarri batez inguraturik. Pare bat “miradoretara” ere eraman gintuzten eta handik Gipuzkoako kosta erdia ikusi ahal izan genuen…
Laburbilduz egun dotorea ostiralekoa!
Hitzak: Mailu Irizar
Argazkiak: Mailu Irizar eta Laura Murillo
Utzi erantzuna