LH5eko ikasleak, urriaren 16an, Igartubeiti baserrira joan ginen. Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta Ezkio-Itsaso aldera abiatu ginen. Gustora joan ginen, kantatzen eta geure kontuak esaten.
Iritsi ginenean, bi talde egin genituen, A eta B, eta ekintzetan hasi ginen.
Lehenik, A taldekoek Igartubeiti baserriko historia ezagutu genuen erakusketa baten bidez. Bitartean, Bkoek, baratzean, tailerrak egin zituzten.
Ondoren hamaiketakoa eta jolaserako denbora pixkat izan genuen. Jarrain, sagardoa nola egiten den erakutsi ziguten eta bukatzeko sagar zukua dastatu ahal izan genuen.
Atseden txiki bat eta gero, tailerrak aldatu genituen. Bukatutakoan, bazkaldu eta denbora librea izan genuen. Ederki ibili ginen jolasean.
Laurak aldera, autobusa hartu eta Azkoitira etorri ginen. Egun polita pasatu genuen eguraldia ere lagun genuela.
Hitzak: Yaiza Díaz, Ariane Mateos eta Maite Bastida
Argazkiak: Reyes Alberdi eta Yohana Irureta
Utzi erantzuna