Gaur, urriaren 9an, LH3.mailako neska-mutilok txango bat egin dugu Loiolara.
Goizean, ordu erdiko ibilbidea oinez egin eta gero, Munategin dagoen Bi-Urkizu baserrira joan gara. Bertan, artoa bildu dugu gogo handiz, eta kardu loratik haziak banandu ere bai, ondoren, yogur poto batean landatzeko.
Bazkaldu aurretik, Loiolako Basilika aurrean hamaiketako eder bat egin eta gero, jolastu egin dugu eta baita abesti ederrak abestu ere. Hainbeste mugimendurekin berriro ere gosetu gara, eta berrindartzeko, bazkaldu dugu.
Ondoren, Azpeitiko Ingurugiro Museoan bi tailer burutu ditugu: “Animaliak” eta “Zarata”
Eguna bukatzeko, arratsaldeko bostak laurden gutxi aldera, autobusa hartu eta Floreagara etorri gara.
Egun ederra izan da gaurkoa!
Hitzak : Olatz Zabaleta
Argazkiak: Olatz Zabaleta eta Maria Arenas












Utzi erantzuna