Elikagaien kalitatea eta ekoizpen era dela eta kezka sortu da gizartean: gaixotasunak, arriskuak, ingurumena,… Gardentasuna falta da: ez dakigu nondik datozen elikagaiak eta nola ekoiztuta dauden egunero jaten ditugun elikagaiak. Genetikoki eraldatutako organismoak, intsektizidak, fungizidak, herbizidak, ongarri sintetikoak, hormonak eta botikak erabiltzen dira landare eta animalien ekoizpenean. Gainera sarritan kontsumitzen ditugun elikagaiak hemendik urruti ekoiztutakoak dira garraioaren ingurumen inpaktuak areagotuz.
Horrez gain, bada kezkatzekoa ere, oraindik orain mundu mailan 842 milioi pertsonak goseak bizitzea eta EAEn ere, noizbait herritarren % 1,2k gosea bizi izana Eta bestetik, Eta bestetik urtero munduan gizakiaren kontsumorako ekoiztutako janariaren herena galdu edo zakarrontzira botatzen da, 1,3 biloi tona.
Kalitate bereiziko elikagaien ekoizpena (ekologikoa, artesanala, bertakoa, ea.) eta merkaturatzeko bide motzak bertako nekazaritza eta nekazal ingurunea indartzeko eta hobetzeko aukera bezala ikusten dira. Produktu fresko eta sasoikoen kontsumoaren sustapenarekin batera kultura gastronomikoa eta agro-biodibertsitatea (bertako elikagai barietateak…) berreskuratzea lortu daiteke.
Ume eta gazteen garapen egokia baldintzatzen duten elementuen artean elikadura jasangarria bermatzea eta txikitatik dieta orekatuen bidez elikatzeko ohitura osasuntsuak praktikatzea (jaten dutenaren ezaugarrietaz hausnartuz) daude.
Elikadura Jasagarriaren lanketak ikasleak hezi eta familiak sentsibilizatzearekin batera ingurumenaren hobekuntza, bertako nekazaritza eta abeltzaintzaren sustapena, ikasleen elikadura osasuntsuagoa eta elkartasun jarrerak lortzen lagun lezake.
Honekin batera, hurrengo ikastaroa egiteko informazioa eman nahi dizuegu:
HAZIEN ARAZO ETA ALTERNATIBAK
HELBURUAK:
-Hazien galera, horren ondorioak eta horri aurre egiteko ekimenak ezagutu, hausnarketa egin eta eztabaidatzea
EDUKIAK:
– Hazien galera
– Tokiko aldaerak
– Nekazal ondare bio-kulturala
– Dastaketa
EGUTEGIA: URRIAK 1
ORDUTEGIA: 15.30 – 17.00
TOKIA: AZKOITIKO ELKARGUNEA
Emalea: Ernesto Seoane – Euskal Herriko Hazien Sarea
Nori zuzendua: EA21eko koordinatzaileei eta beren hezkuntza komunitateko edozein kideri, baita edozein irakasleri ere.









Utzi erantzuna