TRUKE PROIEKTUA
Idatzi honen bidez 2015-2016 ikasturtean “Truke Proiektuak” aurrera jarraitzen duela jakinarazi nahi dizuegu.
Aurreko ikasturtean bezala, ikastetxeak liburuen zerrenda bidaltzen duenean adieraziko dira zein diren trukatu ahal izango diren liburuak.
Beraz, aurtengo ikasturte amaieran “TRUKE” proiektuan parte hartu nahi baduzu, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
Liburuak utzi gabe parte hartzea nahi dutenen izen emate epea eta tokia:
– Tokia: Floreaga Ikastetxeko idazkaritzan
– Izen emate epea: Ekainak 29ra arte
Parte hartzeko liburuak entregatzeko eguna, ordua eta tokia:
– Tokia: Floreaga Ikastetxeko patio berdeko ikasgela batean
– Eguna eta ordua: Ekainaren 29an arratsaldeko 18:30etik 20:00etara
Parte hartu dutenak, datorren ikasturterako liburuak jasotzeko eguna/ordua eta tokia:
– Tokia: Floreaga Ikastetxeko patio berdeko ikasgela batean
– Eguna eta ordua: Uztailaren 2an
Gogoratu baita ere parte hartzaile guztien zerrenda, idazkaritzako iragarki taulan eta educamos hezkuntza plataforman agertuko dela eta pertsona bakoitzak bere ordutegia zerrenda horretan adierazita izango duela. Mesedez bakoitzak bere ordutegia errespetatzea eskatzen dizuegu..
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!
Utzi erantzuna