HONDARRIBIKO EGUNEROKOA
Ekainak 3, asteazkena
Azkenean iritsi zaigu ikasturte amaiera arintzen duen ekintza: Hondarribiko kanpaldia. A zer maleta festa antolatu dugun patio berdean!. Maletan hiru egunetarako behar dugun guztia eta baita ilusio kilo batzuk ere.
6. mailakoak, agian 2. urtea delako edo 5. mailakoak baino lasaiago. 5. mailakoak berriz adi-adi zer entzungo eta zer ikusiko.
Goiza Donostiako San Telmo Museoan igaro dugu: baserri, aztarnen eta Oteiza eta Txillidaren arte tailerretan banaturik, antzinaroari eta aro modernoari tarte bat eskainiz.
Kristina Enean bazkaldu eta Elkano aterpetxera. Bertan jolasean, futbolean eta dantzan arratsaldea pasa ondoren eta bapo afandu ondoren 5.mailakoen antzerki eta dantzekin gozatzeko aukera izan dugu. Lehenengo eguna primerako izan da.
Ekainak 4, osteguna
Garaia baino lehen esnatu gara eta kosta egin zaigu 8ak arte ohean geratzea. Baina jaiki eta kanpora atera orduko iragarrita zegoen eguraldi beroak otzandu gaitu.
Gosaldu ondoren hondartzara. Bertan ume txikiak bezalaxe hondarretan gozatu bat hartu eta ondoren uretara. Zenbat gozatu dugun, han bai hartu diogu neurria beroari…
Arratsaldean bi plan izan ditugu aukeran: hondartzara edota herrira izozki jatera.
Gaur gaua 6. mailakoena izan da. Gaur ulertu dugu zertan pasa dituzten azken asteetako jolas-denborak. Bigarren eguna ere bikaina izan da.
Ekainak 5, oscilara
Itzulera eguna. Etxetik ondo tolestutako maletak prestatu eta hain txukun ez bada ere dena sartzea lortu dugu eta ez da gutxi!. Gosaldu eta kalerantz. Gozokiak, etxekoentzako opariren bat erosi eta bazkaltzea. Hirugarren eguna laburra baina emankorra izan da. Aurtengoa dotore joan da!
Onartu behar dugu egun hauetan asko ikasi dugula, agian ez ditugu eduki asko geureganatu baina ikaragarri ikasi dugu elkarbizitzaren inguruan eta garrantzitsuena, dena gozamenetik.
Argazkiak: Yohana Irureta, Laura Murillo, Reyes Alberdi
Hitzak: Mailu Irizar











Utzi erantzuna