EROS ITZAZU DATORREN IKASTURTERAKO LIBURUAK
Badakigu zenbaterainoko ahalegin ekonomikoa suposatzen duen zuentzat testuliburuak erostea. Gainera, hezkuntza lege berria ezartzen hasia dagoenez, datozen bi ikasturtetan liburuak berritzera derrigortuta gaude.
Liburuen erosketak dakarren gastua zuentzat eramangarriagoa izatea nahi dugu; hori dela eta, zenbait bide berri zabaltzen ari gara. Horietako bat guraso elkartetik bultzatutako TRUKE proiektua da. Liburu guztiekin egitea ezinezkoa den arren, ikasturte honetan ere proiektuarekin jarraituko dugu. Joan den astelehenean horri buruzko mezua bidali genizuen.
Datorren ikasturtearen hasierara begira, liburuen erosketa errazteko eta prezioak jaisteko, ikastetxean online zerbitzu berri bat ezarriko dugu. Honela, nahi duzuenok, urrats sinple batzuk jarraituz, datorren ikasturteko testuliburuak nahiz irakurketa liburuak etxetik erosi ahal izango dituzue.
Gainera, gehiago ordaindu beharrik izan gabe, liburuen ordainketa hiru hilabetetan (irailean, urrian eta azaroan) egin ahal izango duzue.
Laburbilduz, zerbitzu berri honekin honako abantaila hauek izango dituzue:
• Eskolako liburuen erosketa egiteko aukera, web gunearen bitartez edo orrialde honen beheko aldean azaltzen den telefono zenbakira deituz.
• Eskatutakoa aukeratutako egunean eta esandako helbidera bidaliko da.
• Ordainketa hiru hilabetetan zatitzeko aukera eskainiko da amaierako prezioa igo gabe. Honetarako ezinbestekoa da erosketa abuztuaren 15a baino lehen egitea. Eskaera egiteko orduan %10a ordainduko da eta gainontzekoa iraila eta azaroa bitartean.
Erosketak egin ahal izateko, hurrengo egunetan datorren ikasturterako liburuen zerrendak jakinaraziko dizkizuegu. Bitartean, eskola zerbitzu berria ezagutzera animatzen zaituztegu: www.floreagamateriala.com
Utzi erantzuna