Ekainaren 16an DBHko ikasturte honetako klaseak amaitu ziren Floreaga ikastetxean. Don Bosco aretoan izan genuen amaiera ekitaldia.
DBH4koen agur esateko une berezia izan zen. Hasieran aurreskua eskaini zuten. Jarraian, hiru bideo aurkeztu zizkiguten: 2014-15 ikasturteko laburpena, DBH4koen “2015 Komerixek. Gure familixe” eta aurten ikastetxean amaitzen dutenen historiaren laburpena: “2015 Elkarrekin”.
Jarraian eskerronezko kantu bikaina eskaini ziguten eta opari batzuk ere bai: Zezilio eta Javier tutoreek taldeko argazkia eta lore sorta zituzten lankide guztien izenean.
Koldo Pedagogi zuzendariak eman zion amaiera saioari, denei eskerrak emanez. Floreaga zabalik egoten jarraituko du, behar dutenean … Munduko zorterik onena opa diegu gazte hauei. Eta denentzat udako opor zoragarriak!!
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Bideoak: Zezilio Salas
Utzi erantzuna