AURTEN ERE (7. aldiz), FLOREAGARA IKASTETXEAK IRABAZI DU CONSUMOPOLIS LEHIAKETA
CONSUMOPOLIS 10: ONDO PASATUZ IKASI
Consumopolis-ekoa proiektu berria izan da guretzat. Aurten lehenengo aldiz hartu dugu parte kontsumo arduratsua bultzatu nahi duen proiektu honetan. Asko gustatu zaigu, taldeka ondo ibili gara eta asko ikasi dugu.
Lehendabizi bosteko taldeak egin genituen eta ordengailuak piztu eta hasiera eman genion consumopolis 10 lehiaketako ibilbideari. Pixkanaka kontsumoari buruzko galderak erantzun genituen. Galderekin ez genituen punto asko lortu baina lehiaketaren bigarren fasean egin behar genuen kartelarekin lehenengo postura iritsi ginen. Parke bat egin genuen eta umeak jolasten, cubo de rubikekin… Aldameneko laukian, umeak mobilarekin, mp-arekin… Eta honako lelo hau idatzi genuen bertan: “Teknologia bero, gazteak ero”.
Andereñoak esan zigunean Euskal Herriko lehenengo saria lortu genuela oso pozik jarri ginen. Azkenean iritsi zen opariak jasotzeko eguna eta opari pila bat jaso genituen.
Bigarren saria ere gure gelako talde bati eman diote. Hauek garai bateko jostailuak eta gaur egungoak elkarren ondoan jarriz osatu zuten kartela”. Esandakoa, ondo pasatuz asko ikasi dugu.
Azkenengo zazpi urteetan gure ikastetxeak jaso du 1. saria
BERTSOLARIAK TALDEA
Utzi erantzuna