Ekainaren 20an Floreagatik Arantzazura oinez joan zen 35 lagunez osatutako taldea. Goizeko 6:00etan abiatu ziren eta 15:30ak inguruan iritsi Arantzazura. Dbh4ko 22 ikaslek, 7 gurasok eta 6 irakaslek osatzen zuten taldea. Eguraldi bikaina egin zuen eta taldea nahiko batuta joan zen ibilbide osoan.
Azkoititik Zumarragara abiatu ginen, bidegorria jarraituz, erritmo bizian, goizeko freskura bailatuz. Aizpurutxon lehenbiziko geldialdia, zerbait jan, eta aurrera. Beste geldialdiak egin genituen Zumarragan, Legazpin – ogia erosi eta zerbait jateko -, Barrendiola urtegian – hamarretako mokadu gozoa , Aizkorri mendilerroa aurrean …
Aldapa gogorra genuen aurrean. Pixkanaka gora egin genuen, minetako bidean … Jarondoko txabola eta iturrian atseden laburra eta segi aurrera, Biozkorniako leporaino. Han ausartenak Harriurdin eta Artzanburu tontorretara igo ziren, beste batzuek “Ama Birjinaren aulkia” harri berezia ikusi zuten … Eta handik behera jada, Durutik zehar …
Arantzazura iristean bazkari labur bat egin genuen. Jarraian elizara bisita eta otoitz labur bat, gehienbat eskerrak emateko eta gure etxekoen alde errezatzeko. Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Antonioren azalpenak jarraituz. Eta handik etxera autobusean … Egun bikaina igaro ondoren. Mila esker guztioi!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Javier Ape, Zezilio Salas, Iban Garcia eta Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna