Apirilaren 30ean geure ikastetxean gosearen aurkako lasterketa burutu genuen. Gogoratzen duzuenez, ikasle bakoitzak bere erritmoan korrika egin zuen, ahalik eta tarterik luzeena eginez. Guztiak, bero handia egin arren, gogoz ahalegindu ziren. Eta bukaeran, berrindartzeko eta ohitura osasuntsuak hartzeko fruta banatu zitzaien.
Hurrengo astean, babesleengana joan ziren hartutako konpromisoa bete zezaten eta bildutako dirua ikastetxera ekarri zuten. Behin kontaketa eginez gero, guztira 2.925 € batu ziren. Jasotakoa Gosearen Aurkako Ekintza erakundearen esku utzi dugu, behean ipinitako agirian ikus dezakezuen bezala, Burkina Fasoko umeei laguntzeko dauzkaten proiektuetara bidera dezaten.
Parte hartu duzuen guztioi: ESKERRIK ASKO! Beti esaten dugun bezala, ekimen hauen bidez mezu bat zabaldu nahi dugu: bakoitzaren ekarpen txikiarekin asko egin dezakegu beharrean daudenen alde.
Utzi erantzuna