Ikastetxe ingurua ezagutuz hainbat txango egin ditugu. Haietako batean Floreaga auzoko aiton-amonekin topo egin genuen eta irri batzuk atera genizkien.
Baratzan ere ibili gara belar txarrak kentzen eta ureztatzen.
Eguraldi txarra egin digunean aldiz, begira zer nolako jarduerak prestatzen dizkiguten gure andereñoek.
Ikusten duzuen bezala oso ondo pasatu dugu.
UDABERRIAN KANTUZ
UDABERRIAN KANTUZ
KUKU JAUNA, KU-KU.
LEIHOA ZABALDURIK
GELAN SARTU ZAIGU.
O, LARAI
O, LARAI, LAILIA
O, LARAI, KUKU (3 aldiz)
O, LARAI, LAILIA, LAI.
Hitzak eta argazkiak: 2 urteko haurren hezitzaileak
Utzi erantzuna