Salestarren Misio Erakusketa Ibiltaria Azkoitian
Apirilaren 27tik maiatzaren 3ra (astelehena), astelehenetik igandera, Salestarren Misio Erakusketa Ibiltaria ikusgai izango da Azkoitiko Torre Zuri aretoan.
Salestarrak mundu guztiko misio tokietan aritu dira, Ebanjelioa zabaltzen, heziketa ematen, pobreenei laguntzen. San Joan Boscok ilusio handia zuen misioak zabaltzeko. Horrelaxe ikusi zuen bere ametsetan: salestarrak munduko herri guztietara zabalduko zirela. Don Boscok berak antolatu zituen lehen misio salestarrak, Argentinako Pampa eremuan, orain 135 urte baino gehiago.
Aurten, Don Boscoren jaiotzaren 200. urtemuga ospatzean, Azkoitira ekarri izan nahi dugu Misio Erakusketa Ibiltaria. “Sustraiak – Raíces” izena du. Torre Zuri udal aretoan egongo da jendearentzat ikusgai arratsaldetan 17,30etatik 19,30etara. Maiatzaren 1 eta 2an goizez 11,30 – 13,30 eta arratsaldez 17,30 – 19,30 zabalik egongo da. Igandean 3an, goizez bakarrik egongo da zabalik (11,30 – 13,30). Eskola orduetan ikasleentzat bisita eta saioak antolatuko dira.
MUSEO ITINERANTE SALESIANO “RAÍCES”
Testua: https://www.misionessalesianas.org/exposicion/
Bideo erreportaje laburrak:
Utzi erantzuna