SAN JOSE EGUNA
Martxoaren 19an Floreagako San Jose ikastetxeko gurasoen festa ospatu zen. Goizeko 11,30etan euskal dantzen emanaldi bikaina eskaini ziguten gure dantzariek patio berdean. 12,00etako meza David zuzendariak eman zuen eta AB koroa izan genuen lagun. Mezetan ere dantza batzuk eskaini ziren. Mezaren ondoren, jolasak izan genituen patio berdean, jarraian Ipuin Lehiaketako irabazleei sari banaketa, futbolin partidak, eta txorizo pintxo eta trago zoragarriak denentzat … Futbolin finala familia bateko 4 kidek jokatu zuten: Eugenio eta Javier Larrañagak irabazi zuren Elena Alegre eta Luziaren aurka. Alai Batzako monitoreek jolasak eta makilatze tailerra eskaini zituzten. Gurasoen eta ikasleen arteko futbito partida gurasoen garaipenaz bukatu zen, 8-4. DBH 2ko Solidaritate Taldeko kideek bigarren eskuko gauzen salmenta bat antolatu zuten, Beningo kaleko umeen alde. Eguraldia aldakorra egon zen, baina giroa benetan bikaina izan zen. Floreagako Guraso Elkarteko Batzordeko kideek jai zoragarria eskaini ziguten. Mila esker!!!
Aurtengo Ipuin lehiaketan, LH taldekako lanak aurkeztu dira, ikasketa kooperatiboa landuz, eta DBHn banakakoak. Hona hemen irabazleak:
LH 3A SIUN (Nadia Rubio- Unai Tena- Izaro Lete- Sary Barquero- Manu Tocu)
LH3B BOST LANGILEAK (Leire Oteiza- Nageena Ahmed-Gaizka Nogales – Intza Garate- Nora Errazkin)
LH 4A EMOGI (Maite Bastida- Andrey Lizarralde-Pablo Carmona-Joauria Rahouti)
LH4B DALSH (Laia Aranbarri- Naia del Carmen- Jakes Larrañaga- Khizar Shahid)
LH 5A NANOLANA (Laura Larrañaga- Noman Muhamad- Naiare Elorza- Naia Barney)
LH 5B BETI BERANDU (Jon Santizo- Igor Bravo- Beñat Exposito- Sarfraz Ahmed)
LH6A IRANTZUMANIA (Joanes Iraeta- Garazi Salas- Sara Bastida- Xabier Larrañaga)
LH 6B HIRU JIRAFA ETA INURRI BAT (Enara Salgado, Ainhoa Spinoza- Socrates Ela- Ali Elmahi)
DBH 1A Nagore Elduayen
DBH 1B Luna Arbeloa
DBH 2A Jagoba Uranga
DBH 2B Kristina Peña
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Iban Garcia eta Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna