• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 3 MURILLO

2015-03-28 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Murillo 1

DBH3 MURILLON

Martxoaren 26 eta 27an DBH3ko Floreagako neska eta mutilak Murillo de Gallegon izan dira (Zaragozako probintzian) ikas bidaian.

Lehenbiziko goizean Loarreko gaztelua bisitatu zuten. Toki ikusgarria eta historiaz beterikoa. Azalpen bikaina jaso zuten, gaztelura sartu aurretik bideoz, eta gazteluan bertan.

Jarrain, Murillora iritsi eta arratsaldeko ur-kirol ekintzarako prestatu ziren. DBH3Akoek hidrospeed egiten zuten eta 3Bkoek rafting. Raftingean txalupa pneumatiko batean egin zuten 8 kilometro inguruko jaitsiera Gallego ibaian behera, Rigloseko Malloei itzulia emanez. Hidrospeedan body-boarden antzeko plantxa batzuen laguntzaz, ibilbide laburragoa baino zirraragarriagoa egin zuten. Ostiral goizean ekintzen aldaketa edo txandatzea egingo zuten.
Dutxatu ondoren, aterpera igo ziren, Murillo eliza ondoan dagoen aterpera, maletak igo eta lotarako tokiak hartzera. Afaria Los Mallos ostatuan izan zen. Afari ona benetan. Herriko plazan paseatzen ibili ondoren, lotarako unea ere iritsi zen.

Ostiral goizean gelak txukundu, maletak egin eta primerako gosaria izan zuten, aterpean bertan. Goizeko kirolen ondoren, piknik bazkari ona jan eta Iruñea aldera abiatu ziren. Han zezenen “entzierroko” bidea egin zuten oinez. Eta handik zuzenean Azkoitira.

Bidaia ederra izan dela esan daiteke: toki historikoak bisitatu eta kirol ekintza interesgarrietan parte hartu dute. Elkarren arteko giroa eta ona izan da, lagunartekoa. Gainera jendea oso ondo portatu da taldearekin: Ostatuko jendea, Luis autobus gidaria, … dena oso ondo joan da. Ondo pasa oporrak guztiok!!!

Argazkiak1

Argazkiak2

Argazkiak3

Argazkiak4

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe eta Ur Pirineos

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, DBH 3, floreaga, hezkuntza, IKASBIDAIAK, ikastetxea, murillo, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa