Martxoaren 25tik 27ra DBH1eko ikasleak Gorlizen izan dira.
Martxoaren 25ean, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Gorlizerantz abiatu ginen. Behin maletak utziz gero, guztiok batera Plentziara joan ginen. Herria ezagutu eta plazan bazkaldu genuen. Arratsaldean, hondartzan jolasak eta egunari bukaera emateko jolasean ibili ginen aterpetxe aurreko zelaian.
Bigarren egunean, eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, Gorlizeko farora abiatu ginen. Hau da hau lokatsa zegoena bidean!
Arratsaldean programatutako bi ekintzei ekin genien: body board eta arku tiro. Eta afaldu ondoren, txiste kontaketa eta talde batek eskainitako antzerkia izan genuan.
Eta ostiralean, Gaztelugatxera joan ginen. 231 eskailera igo ondoren heldu ziren ermitara! Azkenik, Gernikako azoka ezagutzeko aukera izan zuten.
Hiru egun bikainak izan dira gure artean elkar bizitzeko.
Argazkiak: Jexux Larrañaga.
Utzi erantzuna