BAGA BIGA HIGA
Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantariek ikuskizun bikaina eskaini digute Don Bosco Astearen barruan, urtarrialaren 28an: “BAGA, BIGA, HIGA. Euskarazko musikaren trantsizioa”. Ordu eta erdiz aritu dira Don Bosco aretoan, eta saioaren amaieran DBHko gazteekin argazkiak atera dituzte.
Euskarazko kantagintza hamarkadaka banatu dute (60, 70, 80, 90 eta 2000tik hona). Hamarkada bakoitzari sinbolo bat dagokio (ahotsa, disko txikia, LP diskoak, CDak, MP3a, internet sarea, …). Aro bakoitzari buruzko azalpenak emateko, Eñaut eta Mikel, txandaka, bideo batzuek baliatu dira: garai bakoitzeko giro sozio-politiko-kulturala alde batetik, eta musika pieza eta portadak, bestetik … Urte hauetako hainbat eta hainbat kantu, kantari, disko azal, … errepasatzeko aukera bikaina izan dugu. Azalpenak oso interesgarriak izan dira, didaktikoak.
Tartean, zuzenean kantatu dituzte euskarazko musikaren mugarri diren kantu batzuk: Epherrak, Aita zer egin duzu (Michel Labeguerie), Xalbador (Adiskide bat bazen, Xabier Lete), Lau Teilatu (Itoiz), Zure begiek (Mikel Markez) eta, bukatzeko, Baga biga higa (Mikel Laboa).
Saio ederra izan da eta bihotzez eskertzen diegu Mikel eta Eñauti. Ondo segi!!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna