• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

JOSE KRUZ GURRUTXAGA

2015-01-28 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Jose Kruz 2

Jose Kruz Gurrutxaga aktorea Floreagan

 

Jose Kruz Don Bosco aretora etorri da gaur, urtarrilaren 27an, Don Bosco Astean. Esan daiteke aktore gisa egiten ari den bidaia luzen baten erdian bere hasierako antzokira itzuli dela. Iñaki Etxeberriak aurkeztu du Jose Kruz, aktore, muskari, tekniko gisa …

Jose Kruz azkoitiarra da. Floreagako ikaslea, Logroñoko salestar ikastetxeko ikaslea eta Alai Batzako monitorea izan da. Beti taula gainean … Jendearen aurreko ekintzetan parte hartzea beti gustatu zaio. Andoainen ikusentzutekoen arloko ikasketa teknikoak egin zituen (Irudia eta soinua), baina kamera aurrean aritzea gehiago gustatzen zitzaion lan teknikoan baino, ETBko casting batzuetan parte hartu eta serie batzuetan hasi zen, “Flamingo berria”, “A zer parea!” … eta berehala “Goenkale” serie ospetsuan. Han Carlos Lasaren rola egin zuen, drogen menpean zegoen gazten baten rola … Bere formazioa interpretazio eskolatan osatu zuen.

Jose Kruzek antzerkia, telebista eta zinemaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkigu. Antzerkian taula gainean edo aretoan ikusten duguna denbora errealean gertatzen da. Telebistan kamera askorekin graba daiteke, ia denbora errealean. Zinean toma bakoitza zehaztasun osoz lantzen da, errepikapen ugariz, kamera bakarrarekin eta denbora asko behar da, agian bi hilabete, ordu eta erdiko filme bat osatzeko … “Todos estamos invitados” filmearen minutu bat erakutsi dugu: bi eguneko lana … Jarraian bikoizketaren ezaugarriak azaldu dizkigu “Infiltrados – Joan zirenak” filmearen zati txiki bat ingelesez eta euskaraz.

Arlo bokazionalean, Jose Kruzek bi aholku eman dizkigu bereziki: Lehenengoa, hemen ditugun baliabideak ondo erabiltzea: Alai Batzako arte ekintzak, antzerki musikalak, kantaldi – jaialdia … hori gustatzen bazaigu, aukerak eskatu edota aprobetxatu, nork bere gustuak eta bere burua ezagutzeko … Bestalde, antzerkiaren edo artearen munduan lan egin nahi bada, ikasketa egokiak egitea aholkatu digu, horretarako herritik mugitu behar badugu ere…

Mila esker, Jose Kruz.

Argazkiak BAI

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jose kruz gurrutxaga, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa