ON JUAN CARLOS PEREZ GODOYREN BISITA KANONIKOA AZKOITIRA
On Juan Carlos Perez Godoyk, Salestarren Probintzial berriak, urriaren 22an eman zion hasiera, Azkoitiko Salestar etxeari egin zion bisitari.
Komunitatearekin otoitz egin ondoren, Lehen Hezkuntzako ume eta gurasoei eman zizkien egun onak, patio berdean. Gero etxeko anaiekin hitz egiten aritu zen, On Felix erretorearekin eta Alai Batzako monitore talde batekin ere bai. Irakasleen klaustroa agurtu eta “Aurrera” proiektuko ekintzak gertutik ezagutu zituen. Eskolako hainbat pertsona eta ekiporekin ere aritu zen solasean.
23an Juan Carlosek DBH eta HHko ikasleak agurtu zituen. Gero Urrategiko baseliza bisitatu zuen. Arratsaldean herria bisitatzeko aukera izan zuen. Gero IGE-AMPAko urteko batzar orokorrean, Juan Carlosek gurasoak agurtu eta animatu zituen.
24an Juan Carlosek bere txostenaren berri eman zion komunitateari. Gosariaren ondoren Urnietara abiatu zen.
Juan Carlosen bisitak asko lagundu digu, gure heziketa eta pastoral lana indar berriz hartzeko, gure bizitzako arlo erlijioso sakonki lantzeko eta gure ume eta gazteez arduratzeko. Berak oso gustura egon dela adierazi digu: Salestar giro bikaina aurkitu duela Floreagan. Saiatuko gara bide horretan aurrera egiten eta beti hobetzen. Mila esker, Juan Carlos.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna