Egun bateko irteera
Urriaren 21ean LH6ko ikasleak Pagoetara joan ginen. 8:45ean autobusa etorri zen gure bila Floreagara eta 10etarako Pagoetan geunden. Bertan, Ziraitz izeneko begirale bat gerturatu zitzaigun.
Lau talde ezberdinetan banatu gintuen, talde bakoitzak izen ezberdina zuen, ura, zuhaitza, eguzkia eta barraskiloa izenez desberdintzen gintuzten. Besoko bat eta mapa bat eman ziguten. Bidean zehar frogak egin ondoren, domina bat irabazi genuen. Hiru kilometro eta erdi egin genituen Pagoetako baserrira iristeko. Han zapatak kendu eta goiko solairura igo ginen, taldeka jarri eta liburuxka bat bete genuen. Liburu honetan, “Pago motzak” hitz sekretuak asmatu behar genituen.
Bazkaldu ondoren, jolastu eta autobusa zegoen lekura joan ginen. Bidean, basurdeen putzua ikusi genuen. Azkenik, autobusean sartu eta etxeruntz abiatu ginen. Oso esperientzia polita izan zen.
Hitzak: June, Agustin, Iker E. eta Iker M.
Argazkiak: Reyes Alberdi eta Yohana Irureta
Utzi erantzuna