Etxean nahiz ikastetxean gauzatu ahal dituzuen iradokizun batzuk aurkezten dizkizuegu.
Elkartasun askaria
Norbaiten urtebetetzearen edo beste ospakizun baten aurrean, ideia bikaina izan daiteke askaria prestatzea. Betiko litxarrerien ordez, COMERCIO JUSTO/Bidezko Merkataritzako produktuak erabiltzea proposatzen dizuegu. EAEn badira horrelako produktuak saltzen dituzten dendak. Horiez gain, ohiko denda batzuetan ere aurki ditzakezue bidezko merkataritzako produktuak edo “artezkaririk gabeko produktua” deitura agertzen duen etiketakoak.
Askariak betikoak bezain gozoak izango dira. Txokolate egosia, frutak almibarretan, opila, gailetak eta abar eskain ditzakezue.
Zer eraman jolas ordurako
Industriako opilak erosi beharrean, fruta eraman dezakete jolas ordurako, egunero mota batekoa.
Utzi erantzuna