ESKOLA KONTSEILUA AUKERATZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUA
2014ko urriaren 16an EHAA 2014ko irailaren 22ko Agindua argitara eman du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.
Hauxe izango da jarraituko dugun egutegia:
HAUTESKUNDE EGUTEGIA
Urriaren 28tik azaroaren 3ra: Informazioa zabaldu: irakasle, ikasle eta guraso.
Azaroaren 5etik 7ra: Hautagaiak aurkezteko epea.
Azaroaren 7an: Hautagaiak onartu eta aldarrikatu.
Azaroaren 24an (idazkaritza alboko gelan): Hauteskundeak: irakasleak, gurasoak, administrazio eta zerbitzuetakoak eta ikasleak (15:00 – 17:00)
Azaroaren 28an: Eskola Kontseilu berria eratu.
ZER DA ESKOLA-KONTSEILUA?
Ikastetxeko Eskola-Kontseilua da Ikastetxean parte hartzeko Hezkuntza-Elkarte osoak duen organo gorena.
IKASTETXEKO ESKOLA-KONTSEILUA OSATZEN DUTENAK HAUEK DIRA
a) Pedagogi Zuzendaria.
b) Entitate Titularraren hiru ordezkari, berak izendatuta.
c) Udaleko zinegotzi edo ordezkari bat
d) Irakasleen lau ordezkari.
e) Ikasleen gurasoen lau ordezkari, gurasoek hautatuta. Hauetako bat
Guraso Elkartekoa.
f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen bi ordezkari.
g) Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, langile horiek
hautatuta.
Orain Eskola-kontseiluaren erdia aukeratu behar da. Beraz, gurasoen aldetik 2 pertsona aukeratu beharko dira. Horretarako zuen izena idazkaritzan eman besterik ez duzue. Ondoren, idazkaritza ondoko iragarki taulan emango da aditzera zein izango diren hautagaiak.
Utzi erantzuna