• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BERRIRO MARTXAN!

2014-09-09 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

HAUR ESKOLA

HE700

HE2 700Haur Eskolako ikasleak izan ziren ikasturteari hasiera ematen lehenak. Irailaren 2an goizeko 7:30etan ireki ziren ateak.

Bi urteko haur batzuk hasita egon arren, bi urteko haur gehienentzat gaur izan da beraien lehen eguna. Haur hauek poliki-poliki egokitzen joateko bi txandatan hasi dira, lehenak 9etan eta bigarrenak 11etan.

Haurren aurpegietan nabaritzen zen dena berria zela: tokia, andereñoak, beste haurrak … Batzuk urduri, beste batzuk lasai. Malkoak eta irribarreak ere ez dira falta izan. Lasai! Pixkanaka-pixkanaka denok joango gara egokitzen.Argazkiak HE

Argazkiak HE 2HAUR HEZKUNTZA

HH700

Haur Hezkuntzako ikasleak 10etan sartu dira beraien ikasgela berrietara. Lehen eguna lasaia izan dute: andereño berriak ezagutu, udarako oporren inguruan hitz egin, ikaskideekin egon, jolastu … Hauek ere poliki-poliki joango dira egokitzen.

Argazkiak HH LEHEN HEZKUNTZA

LH700

Irailaren 9an goizeko bederatzietan urduritasuna zen nagusi Floreaga Ikastetxeko patio berdean. LHko ikasleak ikasturteari hasiera emateko prest zeuden. Lehen mailako ikasleei ongi etorria eman eta Urrategirako bideari ekin genion. Bakoitza bere erritmoan baina, azkenean, iritsi ginen bertara. Bertan, hamarretakoa egin eta baselizara sartu ginen Urrategiko Amari urte ona izan dezagun eskatuz. Goiz pasa polita egin ostean poliki-poliki berriro ere ikastetxera iritsi ginen.

Hasiera eman diogu ikasturteari hurrengo egunetan liburuak dantzan jartzeko ordua iritsiko da.

Argazkiak LHDBH HASI GARA!!

dbh700

Azkenik iritsi zaigu eguna. Gaur goizeko hamarretan, DBHko ikasle guztiak aretoan bildu dira ikasturte berriari hasiera emateko. Ongi etorria emateko unea izan da. Ongi etorria, DBH 1era etorri diren ikasle berriei, ongi etorria beste ikastetxeetatik etorri zaizkigun ikasleei, ongi etorria DBH osatzen dugun guztioi eta nola ez, ongi etorria 2014-2015 ikasturteari.

DBHargazkiak

Hitzak: Mireia Amilibia, Maria Arenas eta Cristina Garate

Argazkiak: Mireia Amilibia, Izaskun Alberdi, Fatima Azpiazu, Axun Izagirre, Josune Agirregabiria, Lurdes Elorza, Maje Zubizarreta, Vanessa Manzisidor, Juan Carlos Orodea, Olatz Gabilondo, Maribel García, Maria Arenas eta Javier Bastarrika

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, eguna, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, lehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT