HAUR ESKOLA
Haur Eskolako ikasleak izan ziren ikasturteari hasiera ematen lehenak. Irailaren 2an goizeko 7:30etan ireki ziren ateak.
Bi urteko haur batzuk hasita egon arren, bi urteko haur gehienentzat gaur izan da beraien lehen eguna. Haur hauek poliki-poliki egokitzen joateko bi txandatan hasi dira, lehenak 9etan eta bigarrenak 11etan.
Haurren aurpegietan nabaritzen zen dena berria zela: tokia, andereñoak, beste haurrak … Batzuk urduri, beste batzuk lasai. Malkoak eta irribarreak ere ez dira falta izan. Lasai! Pixkanaka-pixkanaka denok joango gara egokitzen.
HAUR HEZKUNTZA
Haur Hezkuntzako ikasleak 10etan sartu dira beraien ikasgela berrietara. Lehen eguna lasaia izan dute: andereño berriak ezagutu, udarako oporren inguruan hitz egin, ikaskideekin egon, jolastu … Hauek ere poliki-poliki joango dira egokitzen.
LEHEN HEZKUNTZA
Irailaren 9an goizeko bederatzietan urduritasuna zen nagusi Floreaga Ikastetxeko patio berdean. LHko ikasleak ikasturteari hasiera emateko prest zeuden. Lehen mailako ikasleei ongi etorria eman eta Urrategirako bideari ekin genion. Bakoitza bere erritmoan baina, azkenean, iritsi ginen bertara. Bertan, hamarretakoa egin eta baselizara sartu ginen Urrategiko Amari urte ona izan dezagun eskatuz. Goiz pasa polita egin ostean poliki-poliki berriro ere ikastetxera iritsi ginen.
Hasiera eman diogu ikasturteari hurrengo egunetan liburuak dantzan jartzeko ordua iritsiko da.
DBH HASI GARA!!
Azkenik iritsi zaigu eguna. Gaur goizeko hamarretan, DBHko ikasle guztiak aretoan bildu dira ikasturte berriari hasiera emateko. Ongi etorria emateko unea izan da. Ongi etorria, DBH 1era etorri diren ikasle berriei, ongi etorria beste ikastetxeetatik etorri zaizkigun ikasleei, ongi etorria DBH osatzen dugun guztioi eta nola ez, ongi etorria 2014-2015 ikasturteari.
Hitzak: Mireia Amilibia, Maria Arenas eta Cristina Garate
Argazkiak: Mireia Amilibia, Izaskun Alberdi, Fatima Azpiazu, Axun Izagirre, Josune Agirregabiria, Lurdes Elorza, Maje Zubizarreta, Vanessa Manzisidor, Juan Carlos Orodea, Olatz Gabilondo, Maribel García, Maria Arenas eta Javier Bastarrika














Utzi erantzuna