Joan den astean DBH 2. mailako ikasleek martxotik hona jasotako txanpon guztiak patioan jarri zituzten, ilara luze batzuk eginez.
Martxoan hasiera eman genion ekimen solidario honi eta hilabete hauetan zehar ikastetxeko ume eta gazteek txanpon asko ekarri dituzte. Momentuz ez ditugu zenbatu, baina 350 € inguru jaso ditugulakoan gaude.
Dakizuenez, dirua Beningo kaleko umeen aldeko proiektura bideratuko da.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Hurrengo ikasturtean jarraituko dugunez, has zaitezkete txanponak gordetzen. Bakoitzaren ekarpen txikiarekin beharrean daudenen alde asko egin dezakegu.
Utzi erantzuna