Ikasturtearen azken egunetan kolorez bete dugu ikastetxearen pasillo nagusia.
Haur Hezkuntzatik hasita DBHrainoko ikasleek beraien eskuekin egindako lan politak erakusten dizkigute.
Ekainaren 16tik 25 arteko egunetan ikasle, irakasle, gurasoek eta ikastetxetik pasatu diren guztiek ikusi eta preziatu ahal izan dute zenbat lan egin den ikasturtean zehar, hainbat teknika eta material ezberdin erabiliz.
Ikasleen garapenerako garrantzitsua da arlo hau lantzea. Eskulanen bidez haurrek bere irudimena sustatzen dute, aldi berean ondo pasatzeko aukera aurkituz.
Zorionak denoi!
Hitzak: Maribel García
Utzi erantzuna