Apirilaren 10ean Floregan saio polita izan genuen. Arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, bertsopaper ariketak burutu zituzten eta, ondoren, 16:30etatik 17:30etara, Floreagako aretoan gaztetxoen taldekako emanaldia eta bi bertsolari ezagunen saioa.
Bertsopaperetan LH 5. eta 6. mailakoek (10-12 urte) gai baten 4 kopla edo 2 bertso egin behar izan zituzten. Jarraian Amaia Agirrek gaiak jarrita, Jokin Uranga eta Eneritz Artetxe aritu ziren bertsotan. Horretarako hainbat ikasleren laguntza hartu zuten, adibidez oinak jartzeko… Saio polita izan zen.
Utzi erantzuna