• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 4 MADRILen

2014-04-28 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Apirilaren 9an, asteazkena, goizeko 7etan hartu genuen autobusa. Geldialdi bat egin genuen Burgosen eta ondoren, Segoviara joan ginen. Bertan bazkaldu ostean, La Granjara abiatu ginen. Hau bisitatu eta gero, han dagoen laberinto batera joan ginen. Gehiago kostatu zitzaigun laberintora joateko bidea aurkitzea, bertan barruan bukaeraraino iristea baino. Hori guztia egin ondoren, aterpetxera iritsi ginen. Maletak utzi, logeletan banatu, oheak egin eta kalean buelta bat eman genuen. Afaltzeko orduan bueltatu ginen eta nahiko gustura jan genuen. Gero, logeletara joan ginen eta bertan egon ginen pixka bat hitz egiten, baina 12etarako bakoitzak bere ohean egon behar zuen.

Hurrengo egunean oso ongi gosaldu genuen eta erregeen jauregia bisitatu genuen. Handik, Retiroko parkera joan ginen. Txalupetan ibili ginen 45 minutuz. Bazkaldu ere bertan egin genuen. Ondorengo geldialdia, Atochako tren geltokian egin genuen. Geltokiaren aurrean zegoen Reina Sofia museora ere joan ginen eta Gernika kuadroa ikusi genuen. Bertatik, aterpetxera joan ginen.madril700

Iritsi zen 3. eguna ere. Toledora joan ginen goizean. Bertan denbora librea utzi ziguten eta han bazkaldu genuen. Ondoren, Bernabeura joan ginen. Hau bisitatu ostean, Madrileko kaleetan zehar ibili ginen. Guztiok egarriak geunden eta kostatu zitzaigun iturri bat aurkitzea. Arratsaldeko 6ak iritsi ziren, Xanadura joateko ordua. Ilusioz beteta joan ginen. Batzuk kart- etan ibili ziren eta beste batzuk dendaz denda. Bertan afaldu genuen eta 10ak aldera autobusa hartu genuen aterpetxera joateko.

 Azkeneko eguna ere iritsi zen, Warnerrera joateko eguna. Bertako errusiar mendietatik hasi eta blai-blai bukatuta amaitu genuen eguna. Autobusa hartu eta Azkoitira goizeko ordu txikietan iritsi ginen. Esan beharra dago eguraldi paregabea izan genuela eta autobus gidaria ere oso jatorra zela.

Hitzak: Maite Arruabarrena

Argazkiak: Koldo Gurrutxaga, MªAxun Epelde eta Olatz Gastañares

argazkiak1

argazkiak2

argazkiak3

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, madril, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT