Martxoaren 23an ospatu zen Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa.
Guraso batzordekoak goizean goizetik hasi ziren dena prestatzen: ping-pong mahaia, futbolinak, mahai luzeak, txorizo pintxoak eta edariak,…
David zuzendariak eman zuen goizeko hamaiketako mezaren ondoren patio berdean elkartu ziren bertaratuak. Euskal dantzen erakustaldi bikaina izan genuen eta ondoren Ipuin Lehiaketaren sari banaketa. Ondoren, salda eta pintxoak banatzen hasi ziren eta beste txapelketak izan ziren: futbolina, ping-ponga eta ikasle eta gurasoen arteko futbol partida.
Eguraldiak lagundu ez zuenez, patio estalian jarri ziren barra eta lehiaketak. Festa zoragarria, giro bikainean!!
Utzi erantzuna