DBH3ko ikasleak Zumaiako flyschean egon gara goiz pasa. Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta hamarretarako iritsi gara. Flyschera iritsi garenean bakoitza arropaz aldatu da eta behera jaitsi gara, motxilak kobazulo antzeko batean laga ditugu. Irakasleak zer egin behar genuen azaldu eta harkaitzetarantz gara, arroketan kontuz ibili behar izan dugu labainkor zeuden eta.
Hasieran, denok batera hasi gara itsas izakiak bilatzen, baina gerora sakabanatu egin gara. Hainbat izaki bizidun ikusi ditugu: itsas trikuak, itsas izarrak, mota guztietako karramarroak, olagarroak, arrain batzuk… Horietako asko hartzeko putzuetara sartu beharra izan dugu eta batzuk erori ere egin dira.
Ordu eta erdi pasa ondoren, motxilak utzitako tokirantz itzuli, aldatu eta hamaiketakoa jan dugu. Ordu baterako autobusa hartu behar genuenez, autobus geltokirantz joan gara, autobusa hartu eta ordu bietarako Azkoitian geunden.
Hitzak: Endika Cuevas eta Danel Garate
Argazkiak: Ylenia Martínez, Iban García eta Mª Axun Epelde
Utzi erantzuna