Santa Ageda bezpera iritsi zaigu eta aurten eguraldi ederrarekin.
Goizean Floreagako HHko haur eta irakasleak aritu dira kantari. Ohitura zaharrei eutsiz kalera atera gara umore eta ilusioz beterik. Balda plazan, Eliz atarian eta Herriko enparantzan koplak abestu ondoren ikastetxeko atarian abestu dugu guraso eta ikastetxeko LH eta DBHko ikasleentzat.
Aurten bildutako dirua “Beningo umeei” bidaliko zaie. Mila esker zuen laguntzagatik.
DBH 4ko ikasleak arratsaldez aritu dira, eta iluntze aldera irakasle, guraso, ikasle eta ikasle-ohiz osatutako taldea. Azken hauek ere bildutako dirua “Beningo umeei” bidaliko diete.
Hitzak: Lourdes Elorza
Argazkiak: Ana Pavo, Maje Zubizarreta













Utzi erantzuna