Iazko inauterien antzera aurten ere euria izan dugu lagun. Aurtengoa nahiko aurreikusita zegoenez, desfilerik ez da izan, baina geletan, pasilloetan eta patio berdean ibili gara gora eta behera dantzan. Pena izan da aurten ere herriari ezin erakutsia gure ilusioa eta egindako lana. Aurtengorako iazkoa aprobetxatu baldin badugu ere, ezin dugu ahaztu ama talde bat aritu dela falta eta moldatu behar ziren jantziak prestatzen. Beraientzat berriro ere gure aitorpena!
Eta hurrengo urtean? Ba, lasai egon gaitezke hau da aurreikusi dutena hurrengo urteko inauteri egunerako!
Utzi erantzuna