Aurtengo honetan ere ospatu dugu Euskararen Eguna. Fresko samar egin zuen arren, goizean goizetik hasi ginen giroa musikaz berotzen.
Ez ziren falta izan bertsolariak, txistulariak, atabalak, dantzariak… Zein baino zein dotoreago! Eta bai ederki abestu zutela LH eta HH-koek: “…dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz, herri bat osaturik EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI…”
LH-koek egin zituzten kartelak ere dagoeneko patio berdean daude ikusgai. DBH-koek, aldiz, euskarari buruzko power point-arekin jarraitzen dute lanean.Baita ere esan, Euskal Ginkana oraindik martxan dela.
Momenturik hunkigarrienetako bat plazakoa izan zen. Milaka azkoitiar gazte, plaza osoa harturik, euskararen aldeko aldarrikapena eginez.
Bai, aurtengo abenduaren 3an ere ospatu dugu Euskararen Eguna. Baina ez dezagun ahaztu EUSKARAK EGUNERO behar gaituela eta ez urteko egun batean soilik.
Hizkuntza Normalkuntza Batzordea











Utzi erantzuna