Irailaren 16an hasita eta irailaren 22ra arte ospatzen da Europako hainbat herrialde eta eskualdetan Mugikortasun Astea, mugikortasun iraunkorra sustatzeko helburuarekin. Horregatik, mugikortasun eredu zehatza bultzatzen da egun hauetan, auto pribatua baztertzeko eta oinez, bizikleta zein garraio publikoan ibiltzera bultza-tzeko.
Aurtengo astearen lema ‘Bidaiatu modu eraginkorrean: hobetu zure mugikortasuna’ da eta honen ildotik, ekintza desberdinak antolatu dituzte herri eta hiri desberdinetan.
Guk ere gure proposamena egin nahi dizuegu, eskolara oinez etortzeko, “Tipi-tapa” igoz aldapa” ekimena. Ez ahaztu, ekintza aurrera eramateko zuen laguntza EZINBESTEKOA dugu.
Tolosan Mugikortasunaren Astea dela eta, “Poxpolo ta Konpainia”-k bideo-klip bat grabatu behar dute, abesti berri batekin “Aire Garbia” eta bide batez leku guztietara kotxez joan beharrik ez dagoela aldarrikatu.
ABESTIA ENTZUTEKO KLIKLATU BEHEAN
Utzi erantzuna