Azken urteetan Floreaga ikastetxean bultzada handia eman diogu teknologi berrien erabilerari. Tresna hauek erabiltzeko onuragarria da MEKANOGRAFIA menperatzea, teklatua azkar eta egoki erabiltzen jakitea.
Gaur egun programa asko daude sarean hau lantzeko, baina esperientziak esaten digu pertsona baten kontrolik gabe asmo onetan geratuko garela.
Ikastetxeak MEKANOGRAFIA ikasteko eskolaz kanpoko tailerra antolatu nahi du parte hartu nahi duten ikasleentzat.
Tailerraren ezaugarriak hauek dira:
- Taldea 10-12 lagunez osatuta egongo da. Guk egingo ditugu taldeak.
- LH 5etik DBH4ra bitarteko ikasleek eman dezakete izena.
- Astean ordu erdiko bi saio izango dira.
- Klaseak eguerdiz edo / eta arratsaldez izango dira.
- Begirale bat arduratuko da guztia antolatu eta klaseak emateaz.
- Ikasturte osorako 32€ko kuota izango da eta ordainketa batean kobratuko da.
- Egutegiak Eskolako egutegiaren irizpideak jarraituko ditu urritik maiatzera.
- Bi maila daude: hasi berrientzat (1) eta iaz ikasten aritu zirenentzat (2).
IZENA EMAN: Interesatuok idazkaritzan eman dezakezue izena urriaren 10 arte.
Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, idazkaritzan galdetu.
Cristina Salinas izango da mekanografia arduraduna
Hauek izango dira aukerak eta ,behintzat, lau aukera hartu beharko dira:
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna
14,15-14,45 □ □ □ □
17,15-17,45 □ □ □ □
17,45-18,15 □ □ □ □
Utzi erantzuna