DANTZA TALDERAKO DEIALDIA
Gure ikastetxearen helburuetako bat heziketa zabala ematea izanik Euskal Kultura eta Folkloreari tartetxo bat egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: horregatik ari gara aspalditik, eskolaz kanpoko ekintzen artean Dantza Taldearen eskaintza bultzatzen.
Astero ordu beteko saioa izaten dute dantzariek ikastetxean bertan. Saio horietan ariketa fisikoa egiteaz gain erritmoa lantzen da eta pixkanaka euskal dantzen mundu zabalean murgiltzeko aukera paregabea ematen zaie dantzariei.
Urtean zehar ikasitako dantzak jende aurrean erakusteko aukera ere izaten dugu: eskolako festa, jaialdi eta Azkoitiko Dantzari Txiki egunean.
Zuen seme-alabek Euskal Folklorearen munduan murgiltzeaz gain lagun berriak egitea nahi baduzue anima itzazue ikastetxeko dantza taldean parte hartzera. Ikasturte honetan ikasle berrientzako entseguak asteazkenetan edo ostegunetan 17.00 etatik – 18.00tara izango dira.
Hasiera data : Urriaren 7a izango da.
Izen ematea idazkaritzan OSTIRALA 4 baino lehen.
Utzi erantzuna