Eusko Jaurlaritzatik 2013ko udaberrian burutzeko antolatu den Ibaialde kanpainan parte hartu dugu. Ekainaren 4an, DBHko 2. mailako ikasleek erreka bat goizez eta bestea arratsaldez aztertu zituzten, Atanoko erreka eta Kukuerrikoa hain zuzen ere. Uraren kalitatea eta inguruaren egoera zehazteko, aurrena analisi fisiko-kimikoak (tenperatura, uraren abiadura, pHa, nitratoak, fosfatoak,…) egin ziren eta ondoren biodibertsitatearen behaketa (uretako ornogabeak, erriberako landareak eta inguruko fauna). Ikusitako hondakinak ere zenbatu ziren. Egindako lanaren emaitzak osatu eta Legazpiko CEIDAra bidaliko ditugu.
Hitzak : Mª Axun Epelde
Utzi erantzuna