Jóvenes y Desarrollo (Gazteak eta Garapena) fundazioaren Presidente orokorra, Manuel de Castro salestarra, Azkoitian izan da ekainaren 18 eta 19an. “Gazteak eta Garapena” Gobernuz kanpoko erakunderen talde bat herrian lanean ari da, batez ere Beningo Porto Novoko kaleko umeen alde, salestarrek zuzentzen duten proiektu hau babesten. Gainera DBHko gaztetxoek osaturiko Solidaritate Talde bat ere eginkizun horretan ari da.
Manuel de Castro Madrilen bizi da eta hantxe du fundazioak bere egoitza. Azkoitira etorri da bertako GG taldea eta salestar komunitatea ezagutzeko asmoan. Azkoitiko udalari eskerronezko bisita bat ere egin dio, Alkate jaun eta gizarte zerbitzuetako arduradunarekin bilduz. Parrokia eta erretore jauna agurtzeko aukera ere izan du. Lan horretan aurrera egitera animatu gaitu.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe












Utzi erantzuna