• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

FLOREAGAKO HAUR ESKOLA

2013-06-06 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

hebarHaur Eskolako funtzionamendua hobeto ezagutzearren, bertako hezitzaileei zenbait galdera egin dizkiegu.

Hona hemen galdera horietako batzuk:

1.- Zer ordutatik zer ordutara dago zabalik  Floreagako Haur Eskola?

         Goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara egoten da zabalik.

2.- Zer ordutan eraman dezaket nire haurra Haur Eskolara? Eta atera?

        Ordutegiarekin nahiko malguak izaten gara, betiere muga batzuekin. Adibidez, umeek ezin dute bertan 8 ordu baino gehiago egon.

       Umeen erritmoak errespetatzen ere saiatzen gara; horregatik, eguerdian 13.15etik 14:45era ezin izaten da haurrik atera Haur Eskolatik, siesta ordua lasaia izatea nahi baitugu.

3.- Urtean zehar ordutegietan aldaketarik egiteko aukerarik izaten al da?

        Bai, inolako arazorik gabe, hilabeteko kuota hilabete horretan egin duen ordutegiaren araberakoa izango da.

4.- Bi urteko gelan erabil al dezaket Haur Eskolako ordutegia?

        Bai, hiru aukera daude adin horretan:

  • Haur eskolako ordutegia egin gurasoen beharren arabera.
  • Eskolako ordutegia egin, goizeko 9:00etatik-12:30era eta arratsaldeko 15:00etatik-17:00etara.
  • Eskolako ordutegia egin, eskolan bertan bazkaldu eta siesta eginez.

5.- Nola banatzen dituzue haurrak gelatan?

           0-1 urteko  bi gela ditugu, bi hezitzailerekin.

      1-2 urteko gelak ere bi dira, bi hezitzailerekin.Gela batean urte hasierakoak edukitzen ditugu, urtarriletik  ekainera bitartekoak  eta beste gelan, berriz, urte bukaerakoak. Haurrak 2 urteko gelara joan arte hezitzaile berdinarekin egoten dira.

            2 urteko gelei dagokienez, berriz, haur kopuruaren arabera aldatu egiten da.  Aurten, esaterako, 46 ume ditugu hiru geletan banatuta.  Ume talde bakoitzarekin hezitzaile bat egoten da.

6.- Zer helburu dituzue Haur Eskolan?

            Familiei laguntzeko, 0-3 urte bitarteko haurrentzako heziketa arreta eta laguntza-zerbitzua eskaintzea.

         Familiekin batera haurraren garapen integrala sustatzea; haurra hezteko eta gizarteratzeko orduan, garrantzi berezia emango zaie haurraren eskubideen errespetuari, haurraren ongizateari eta bere gaitasun guztien garapenari: afektibitate mailakoak, sentimendu mailakoak eta mugimendu gaitasunak, ezagutza mailakoak eta harreman eta gizarte gaitasunak.

7.- Egunean zehar zer egiten dute haurrek?

            Sarrera  momentuari  garrantzia handia ematen diogu haurra gustura eta lasai etor dadin Haur Eskolara.

      Gero adinaren arabera ekintza desberdinak burutzen ditugu, baina betiere haurren maitasun, atseden, elikadura eta komunikazio beharrei erantzunez.

            Txikienen gelan afektibitate  eta psikomotrizitatea lantzen ditugu gehienbat, abesti eta jolas sinpleen bidez.

         Ondorengo etapetan, irakaslea gidari izanda, espazio atsegin eta erakargarri  bat  prestatu eta jolas eta material ugari erabiliz, ekintza desberdinak burutzen ditugu: eguna ipini, eguraldia kantak erabiliz, margoketa, gelakoen izenak esan nor etorri den eta ez esanez, hamarretako ordua…

8.- Txikiek ba al dute aukerarik patiora irteteko?

      Bai noski. Bi urteko gelako umeak egunero izaten dute jolas-ordua. Eguraldi  txarra eginez gero,  gune estali bat dugu jolasteko.

        Txikiagoak eguraldi onarekin ahal dugun guztietan ateratzen saiatzen gara. Honez gain, batzuetan goiko  patiora joaten gara, eskola ingurua ezagutzera.

9.- Ikastetxeko zer ekintzetan parte hartzen duzue?

         Gabonetan guztiok Baztartxora joaten gara erregeak ikustera eta baita ere Olentzero etortzen zaigu bisitan. Bi urtetik behin  egiten den ikasturte bukaerako jaialdian ere parte hartzen dugu.

        Esandakoaz gain, bi urteko umeak San Sebastian eguneko danborradan koilara eta sardexkekin dantzan ateratzen dira eta  inauterietan desfilean parte hartzen dute. Karrozan, noski!

10.- Guraso-hezitzaile harremana nola eramaten duzue aurrera?

            Gurasoekin eguneroko harremana izaten dugu, honek gure arteko harremana errazten duelarik. Haurra ekartzerakoan eta jasotzerakoan elkarrizketak sortzen dira: nola egon den, nola pasatu duen eguna… izaten dugularik hizpide.

            Gainera,  eguneroko agenda bat ere badaukagu. Bertan idazten dugu umeak zer jan duen,  lo egin duen ala ez… Gurasoek agenda egunero eramaten dute etxera eta beraiek ere gauza berdina egin behar dute. Umeak nola gosaldu duen, gau txarra pasa duen… agendan idatzi behar dute gu jakinaren gainean egon gaitezen.

          Etorkizunera begira, berrikuntza bezala, ikastetxean erabiltzen den Educ@mos hezkuntz-plataforma, internet bidezkoa, Haur Eskolan erabiltzeko asmoa ere badaukagu. Momentu honetan probak egiten ari gara. Ea datorren ikasturtetik aurrera martxan jartzeko moduan gauden.

 11.- Nola kontrolatzen duzue haurren garapena?

           Ikasturte hasieran  gurasoei ebaluazio fitxa bat banatzen diegu, haurra ezagutzen laguntzen  diguna.

       Ikasturtean zehar haur bakoitzari ebaluazio jarraitua egiten diogu, egiten dituen aurrerapenak eta izandako zailtasunak adierazten ditugularik. Urte bukaeran ebaluazio txostena banatzen diegu gurasoei, haurraren garapena azalduz.

12.- Noiz matrikulatu dezaket umea?

        Matrikulazio epea ekainean izaten da. Hala eta guztiz ere, plaza librerik egonez gero, urtean zehar edozein unetan matrikulatu daiteke. Ongi etorria izango da.

Zuen seme-alabak onena merezi duelako, anima zaitezte gu ezagutzera eta ondoren erabaki!

 

Haur Eskolako hezitzaileak

Filed Under: Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, eskola, floreaga, funtzionamendua, haur, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT