Honekin 15 talde dira DBHa bukatu dutenak Floreagan.
Urtero ikasturtea bukatzean Floreagako talde batek agur esaten digu. Eta gaurkoan ere iritsi da agurraren ordua. DBH4 bukatu duten ikasleek azken egunean bere esker ona adierazi nahi izan diote FLOREAGAri. Urte asko dira bertan pasatutakoak, oroitzapen asko, lagun handiak , … Ezin da hainbeste esan hain denbora gutxian.
Ekainaren 17an eguerdiko 12etan On Bosco antzokian elkartu ginen ikasle beraiek prestatutako ekitaldiaz gozatzeko. Ikasleek bertsoz eta kantuz bere esker ona adierazi dute, baita bukaeran irakurri duten eskutitzaren bidez. Ohitura den bezala beraien taldeko argazkia eman diete tutoreei, irakasleoi dagokigu DBH bukatu duten beste talde guztien argazkien ondoan jartzea.
Bukatzeko FLOREAGA IKASTETXEAk omenaldi bideo bat prestatu du, igarotako urte guztiak gogoratuz.
ONDO IZAN eta TXINTXO IBILI!
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
pili says
Momentun Komerixek bakarrik ikusi det… parre ederrak egin ditut ezin leike ukau ikasle okurrentik dila eta
kreatibidadie landu debela….. ondo izan hemendik aurrea