Datorren asteburuan, apirilaren 27 eta 28an jokatuko da XXVI. Xabier Sagarzazu Txapelketa Floreaga Ikastetxean.
Floreaga Salestar Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteak antolatzen du Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska eta mutilentzat (12 urtekoentzat).
Futbol lehiaketa honetako sailkapen partidak larunbatean jokatuko dira, honako egutegiaren arabera:
Larunbatean:
16,00etan: Neskak: Floreaga – Ikasberri. Mutilak: X. Munibe – Ikasberri
17,00etan: Neskak: X. Munibe – Iraurgi. Mutilak: Floreaga – Iraurgi
Igandean:
11,00etan 3.posturako partidua (aurreko eguneko galtzaileen artean), bai neska, zein mutilentzat.
12,15etan: Finalak, bai neska zein mutilentzat
Partida hauek guztiak Floreagan jokatuko dira. Jokalariek bi egunetan bokadiloa eta edaria jasoko dute. Igandean 12:00etan, Xabier Sagarzazu zenaren aldeko meza egongo da eta finalaren ondoren sari banaketa.
Utzi erantzuna