XXVI. Xabier Sagarzazu Txapelketa izeneko futbito lehiaketa jokatu da, apirilaren 27 eta 28an, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.
Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko Iraurgi eta Ikasberri.
Eguraldi euritsu eta hotza izan zen larunbatean, hobea igandean. Giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak.
Azken sailkapena honela gelditu zen:
Mutiletan: Iraurgi, Ikasberri, X. Munibe eta Floreaga.
Nesketan: Floreaga, X. Munibe, Iraurgi eta Ikasberri.
Igandean, 12,00etan Xabier eta Julen Sagarzazuren aldeko meza izan zen. Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Xabierren familiakoak, Errealeko jokalari ohiak (Gorriz eta Orbegozo), Eibar eta Anaitasunako kideak eta Guraso Batzordekoak. Jarraian, eskolako jangelak, Floreagako Guraso Batzordeak Joseba Jatetxeak oparitutako hamaiketako bikaina dastatu genuen.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltserotzari … Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei… Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.
Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna